'Francoren bilobari gutuna' obrari emango diote Donostia antzerki saria

Anboto 2017ko mar. 2a, 12:33

Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrek idatziriko gidoian oinarriturik dagoen eta antzezle taldean Ander Lipus berriztarra daukan Francoren bilobari gutuna antzezlanari eman diote Donostia antzerki saria.

Martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egingo duten ekitaldian jasoko dute Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Theatre de Pain taldeko sortzaileek saria —Iñigo Manterolaren eskultura bat eta 12.000 euro—.

Donostia antzerki sariketako epaimahaiak nabarmendu du Francoren bilobari gutuna "sorkuntza lan bikaina" dela. Antzezlaneko gaiari buruz aurretik egindako ikerketa lan sakona goraipatu du epaimahaiak, eta baita lantaldeak "bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatzeko" erakusten duen trebetasuna ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!