129 blog aurkeztu dituzte Blogetan! lehiaketara

Anboto 2017ko ots. 21a, 10:50

Azkue fundazioak adierazi du dagoeneko eman daitekeela botoa, blogetan.eus atarian. Kategoria bakoitzeko hiru onenak aukeratuko dituzte finalista lez.

129 blogetatik, 58 kultura arlokoak dira, 27 aisialdikoak, 23 zientzia eta teknologiakoak eta 21 gizarte eta politikakoak. "Fase berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek baduzue zeresanik eta zuen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira", esan dute antolatzaileek.

Irabazleek Bernat Vidal artisauak landutako garaikur bat eta erosketetan gastatzeko 200 euroko txartel bat jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!