Euskal blogintzaren inkesta hasi du Azkue fundazioak

Blogetan! sariketako lehen edizioko argazkia. (Azkue fundazioa)

Azken urteetan euskal blogintzaren inguruko analisirik egin ez dela ohartuta, inkesta publikoa sortu du Azkue fundazioak. Helburua, blogen inguruko datuak batzea da, sektore horren ikuspegi eerreal bat edukitzeko.

Blogak dituztenek zein blogen irakurleek osatu ahalko dute inkesta, www.azkuefundazioa.eus webgunearen bitartez. Behin egungo egoera errealaren isla bat edukita, etorkizunera begira estrategiak eta egitasmo berriak martxan jarri ahal izatea da fundazioaren asmoa.

Bestalde, inkestaz gainera, Blogetan! lehiaketaren bigarren edizioari ekin dio Azkuek. Sariketa honen bidez, euskarazko blogak sustatu eta zabaltzea gura dute. www.blogetan.eus atarian dago informazio guztia.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.