Dibertsio gauean parte hartzeko deia zabaldu dute

Aimar Esteban 2017ko ots. 8a, 13:13

70. hamarkadako kanten bertsioak egingo dituzte emanaldi honetan. Izen-ematea zabalik dago kultura@plateruena.net helbidean, martxoaren 1era arte.

Durangaldeko taldeei zuzendutako bertsio gaua prestatzen ari dira Plateruenako lagunak. Izena ematen duten taldeetako kideen erdiak eskualdekoak izan behar dutela jakinarazi dute.

Ekitaldian, 6 eta 10 talde bitartean arituko dira oholtza gainean. Gehiagok izena emanez gero, taldeak zozketa bidez erabakiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!