Korrika 20ren ibilbidea Durangaldean

Anboto 2017ko urt. 9a, 12:28

Martxoaren 30ean Durangaldetik irten eta apirilaren 7an, berriz ere, eskualdera itzuliko da Korrika.

Martxoaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, Otxandion hasiko den 20. Korrika apirilaren 7an bueltatuko da Durangaldera. Otxandion hasi eta hamaika egunetan Euskal Herria zeharkatuko duen Korrika apirilaren 7an Galdakaotik sartuko da Durangaldera, Zornotzara. Ondoren, Durango, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Mallabia zeharkatuko ditu.

Hona hemen Korrikaren ibilbidea Durangaldean

Otxandio:Martxoak 30 - 17:00

Zornotza: Apirilak 7 -  16:59

Durango: Apirilak 7 - 18:46

Elorrio: Apirilak 7 - 20:15

Berriz: Apirilak 7 - 21:00

Zaldibar: Apirilak 7 - 21:29

Mallabia: Apirilak 7 - 21:55

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!