37 urte dira jada lehen Korrika egin zenetik. 1980an eman zituen lehen pausoak, eta aurten dagoeneko 20. edizioa ospatuko du. Zita berezi horri hasiera emateko, AEK-k Otxandio aukeratu du; handik Euskal Herria zeharkatu eta Iruñean amaituko da.
AEK-ko arduradunek azaldu dute edizio honetan Korrikaren sortzaileak omenduko dituztela. "Korrrika euskalgintzaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da, eta atzerrira ere esportatzen dugu". Gainera, euskalgintzan egiten duen ekarpenari garrantzia eman diote: "Korrika da elkarlanaren eta auzolanaren eredu argiena. Korrikak batu egiten gaitu eta batu egingo gaitu".
AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, eta euskara "aukera berdintasunean" bizi behar dela uste dute. "Gure herrriko hizkuntza da euskara, munduan nor izateko modua".