Kultura Sustatzeko zuzendari izendatu du Jaurlaritzak Aitziber Atorrasagasti

Anboto 2016ko abe. 24a, 13:18

Azken zazpi urteetan Gerediaga elkartearen kudeatzaile modura lanean jardun ostean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko sailaren ardura hartuko du Aitziber Atorrasagastik.

Atzo jakinarazi zituen Jaurlaritzak legegintzaldi berrirako Kultura sailean egindako izendapen berriak. Besteak beste, Patxi Baztarrikaren ordez, Miren Dobaran izango da Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!