Miguel Zugazaren aurkezpena egin dute Bilboko Arte Ederren Museoan

Anboto 2016ko abe. 15a, 16:42
Miguel Zugaza —eskumatik hasita laugarrena— gaur Patronatuaren bileran.

Arte Ederren Museoko Patronatuak urteko azken bilera egin du, museoko hurrengo zuzendaria izango den Miguel Zugazarekin batera.

Miguel Zugazak Madrilgo Prado Museoa utzi eta Bilboko Arte Ederren gidaritza hartuko zuela iragarri zuten abenduaren hasieran. Patronatuaren urteko batzarra baliatu dute gaur Zugazaren aurkezpena ere egiteko.

Patronatuak honako gaiak onartu ditu bileran: 2017ko Ekintza Planaren Proiektua (aurrekontuak barne), erakusketen programa, lankidetza eta babes hitzarmenen berrikuntza, eta datorren urterako presidente aldaketa, besteak beste.

Bileran, honakoak izan dira: Javier Viar, museoko zuzendaria; Unai Rementeria, Ahaldun Nagusi eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioko patronatuko presidentea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioko presidenteordea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, eta Xabier Sagredo, BBKren presidentea, BBK Ohorezko Babeslearen ordezkari gisa, besteak beste, gainerako babesle pribatuen ordezkariez gain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!