Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko bertsolari onenari

Aimar Esteban 2016ko abe. 12a, 12:09

Aurtengo irabazleari txapela ipintzeko aukera hori eskainiz, bertsogintzari lotuta urteetan egin duen lana eskertuko dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Xabier Amurizari.

Bertso munduan erreferentea izan da Amuriza, eta aurten plazetatik erretiroa hartu du. Abenduaren 17an Bilbao Arenako oholtza gainera igoko da Xabier Amuriza, Bizkaiko bertsolari onenari txapela janztera.

Beñat Ugartetxea eta Miren Amuriza izango dira Durangaldearen ordezkariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Beste sei bertsolari izango dituzte lehiakide: Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarazabal, Onintza Enbeita, eta Xabat Galletebeitia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!