Sasikoa-Buskantza derbia jokatuko dute zapatuan

Joseba Derteano 2016ko abe. 9a, 11:00

Areto-futboleko Hirugarren Mailan derbia jokatuko dute Sasikoa Durangok eta Elorrioko Buskantzak bihar, 19:00etan,  Landako kiroldegian.

Sasikoa makal dabil etxean. Partidu bat irabazi eta lau galdu ditu. Buskantza, aldiz, emaitza hobeak lortzen ari da, batez ere etxetik kanpora, eta oraindik ez du galdu kanpora egindako bisitetan: lau garaipen eta berdinketa bat.

Elorrioko taldea hirugarren dago sailkapenean. Azken asteetan Bilbo eta Laskorain aurreneko bien kontrako partiduak galdu ditu etxean. Derbia irabaztea moral dosi ona litzateke goialdeko borrokan jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!