Miren Amurizak ere lortu du Bizkaiko Txapelketako finalerako txartela

Anboto 2016ko abe. 3a, 21:06

Beñat Ugartetxea eta Miren Amuriza izango dira Durangaldearen ordezkariak abenduaren 17an Bilbon jokatuko duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Etxahun Lekuek irabazi du gaur jokatu duten azken finalaurrekoa, eta hirugarren sailkatu da Amuriza azken saio horretan.

Gaur Larrabetzun jokatu duten saioaren emaitzak jakinda, honakoa izango da, beraz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan arituko den zortzikotea: Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarazabal, Onintza Enbeita, eta Xabat Galletebeitia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!