Miren Amuriza Larrabetzun jokatuko den azken finalaurrekoan arituko da

Anboto 2016ko aza. 30a, 12:32

Bizkaiko bertso txapelketaren finalean arituko diren zortzi bertsolariak ezagutuko dira zapatu honetan jokatuko den finalaurrekoan. Bertan irabazten duenak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela. Finalaurreko guztiak batuz, puntuazio onena duten horiek sailkatuko dira, Bilbao Arenan, abenduaren 17an, jokatuko den finalera.

Larrabetzuko udal frontoian, 17:30etan, jokatuko dute azken finalaurrekoa. Miren Amurizak Ander Elortegi, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma eta Mikel Goiriena izango ditu lehiakide zapatuko saioan.

Saio honetarako zein finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Bestalde, Larrabetzuko frontoian txarteldegia 16:00etan zabalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!