Herritarrak erosketak egitera animatu gura dituzte 'Black Friday' egunean

Anboto 2016ko aza. 21a, 13:49

Bariku honetan izango da Black Friday izeneko eguna. Durangon 50 denda ingurutan egongo dira deskontuak eta promozioak.

AEBetan hasi zen Black Friday ekimena, eta Euskal Herriko merkataritzan indarra hartzen ari da. Izan ere, Dendak Bai elkartekoek azaldu dute azaroa "hile tristea" izan ohi dela salmentetan, eta egun honegaz erosketak gora egitea lortzen dela. Iaz egin zuten lehenengoz Durangoko Black Friday bateratua, eta "ondo saldu zela" igarri zuten merkatariek.

Deneriko dendak batu dira ekitaldira, eta deskontuak zein promozioak eskainiko dituzte. Dendak puxikekin dekoratuta egongo dira, jendeak identifika ditzan. Agurne Azkarategaz eta Miren Garrastazugaz batera emandako prentsaurrekoan, Alex Palacios presidenteak esan du "kalitatezko produktuak prezio lehiakorretan" ematea dela euren helburua; horrela saltoki handien aurrean lehiakor izan gura dute. Horrez aparte, Bizkai mailan ateratako Bono Denda erabili ahalko dute erosleek, Kutxabankeko kutxazainetan eskuratu ahal dena, 40 eurotan baina 50 euroko balioagaz. Durango Txartela daukatenek ere 10, 20 eta 30 euroko deskontu txartelak lortzeko aukera izango dute hurrengo erosketetan gastatu ahal izateko.

Abadiñon, 11
Bestalde, Abadiñoko Merkatarien Elkarteak ere egunerako deialdia egin du. Guztira 11 komertziotan edukiko dituzte deskontu edo promozioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!