Eneko Abasolo ‘Abarkas’ hirugarren sailkatu da Markina-Xemeingo finalaurrekoan

Anboto 2016ko aza. 21a, 09:57

Txaber Altube ere aritu zen Bizkaiko bertsolari txapelketako zapatuko lehian bosgarren postua lortuz. Jone Uria algortarrak irabazi zuen eta zuzenean abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.

478,5 punturekin, Eneko Abasolok Abarkas hirugarren postua lortu zuen Markina-Xemeinen jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako finalaurrekoan. Txaber Altubek 450,5 puntu lortu zituen. Irabazleak, Jone Uriak, 514.5 punturekin lortu zuen lehian gailentzea eta finalerako txartela lortzea. Besteak puntuazioen zain geratuko dira.

Aitor Bizkarra abadiñarra eta Beñat Ugartetxea mallabiarra hurrengo asteburuan Basaurin jokatuko den finalaurrekoan arituko dira. Artunduaga kiroldegian izango da saioa, 17:30ean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!