Tania Calvok hiru domina lortu ditu munduko txapelketan

Anboto 2016ko aza. 14a, 13:21

Abadiñoko Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulari gasteiztarrak Helana Casasekin batera urrea lortu du taldekako abiadura proban.

Calvok, zilarrezko domina ere irabazi du bakarkako abiadurako proban eta 500 metroko proban brontzekoa eraman du. Berrizko belodromoan entrenatzen duen txirrindulariak parte-hartze arrakastatsua izan du Apeldoorn-eko munduko txapelketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!