‘Dudas Razonables’ antzeztuko dute Durango eta Iurretan

Aimar Esteban 2016ko aza. 7a, 11:58

Javier Liñeraren zuzendaritzapean, Banarte antzerki taldeak antzezlana aurkeztuko du domekan, arratsaldeko zazpietan, San Agustinen. Azaroaren 18an Iurretako Ibarretxe kultur etxean antzeztuko dute, 20:30etan.  

Reginald Rose-n 12 angry men testuan inspiratuta, Dudas Razonables-ek ikusleari herri epaimahai baten parte izango balitz zer egingo lukeen planteatzen dio. Kasu argi baten aurrean daudela dirudien arren zalantzak sortuko dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!