Klaxon hotsa AP-8ko bidesariaren kontra

Anboto 2016ko aza. 5a, 21:01

Bideo honetan ikusten den moduan, auto-ilara batek A8ko bidesariaren kontra protesta egin du, gaur goizean, Durangaldeko errepideetan. AP-8 Peajerik Ez plataformak deituta egin duten hirugarren auto-ilara izan da. Bidesaririk bako AP-8a eskatzen duten aldarriekin kotxeak atondu eta klaxon hotsen laguntzagaz Durango- Abadiño-Elorrio joan etorria egin dute. 120 bat auto batu dira antolatzaileen esanetan. Plataforma sortu zenetik deitzen zuten hirugarren auto-ilara izan da gaurkoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!