Mimenza eta Marañon onenak proba banatan

Joseba Derteano 2016ko aza. 3a, 09:21

Joan zen asteburuan Durangaldeko korrikalariak protagonista izan ziren Mutrikun eta Basaurin.

Durango Kirol Taldeko Aitor Mimenza elorriarrak Mutrikuko XIV. Herri Krosa irabazi zuen, eta Durangaldea Running-eko Txomin Marañon durangarrak Basauriko XVIII. Lau Zubiak klasikoa. Mimenzak bigarren urtez jarraian irabazi du Mutrikuko proba (10 km), eta iaz berak ezarritako marka hobetu zuen: 31.12 .

Marañonek 42.35eko denboran osatu zituen 12 kilometrokoak. Gorka Bizkarra mañariarra hirugarren sailkatu zen (44.32), eta Alvaro Sandino abadiñarra zortzigarren (46.00). Silvia Trigueros abadiñarrak bigarren amaitu zuen emakumeetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!