Txaber Altube hirugarren sailkatu da Leioako kanporaketan

Aimar Esteban 2016ko urr. 31a, 12:07

Atzo, Leioako kultur auditorium-ean jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketan, 461 puntu eskuratu zituen Txaber Altube Abadiñoko gazteak. 

Emaitza hauekin Txaber Altubek hurrengo kanporaketen emaitzei itxaron beharko die finalaurrekoetarako txartela lortzen duen ala ez jakiteko. Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra izan zen 483 punturekin nagusitu zena Leioako kanporaketan.

Hurrengo kanporaketa Zaldibarren izango da, asteburu honetan, eta bertan, Beñat Romero zornotzarrak parte hartuko du.

Zaldibarko saiorako ANBOTOk bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu: idatzi 688 635 041 telefono zenbakira azaroaren 3a baino lehen, eta parte hartu zozketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!