"Ekimen honek erakusten du jantokien araudiak ez dituela familien beharrak asetzen"

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen (EHIGE), Sortzen elkartearen eta Ikasle Abertzaleen babesa jaso dute Berton Bertokoa dinamikako kideek.

Durangaldeko bederatzi eskola publikotan bertako eta sasoiko produktuak ematea gura dute, eta horiek jantokian prestatzea ere bai. Durangoko Landako ikastetxean irudikatu dute hezkuntza arloan lanean dabiltzan elkarteen atxikimendua.

EHIGEko Lourdes Imazen ustez, "ekimen honek erakusten duena da gaur egungo jantokien araudiak ez dituela asetzen familien beharrak". Ikastetxeetan katering sistema ezarrita dago. "Bada garaia araudia aldatzeko. Ikastetxe bakoitzak eduki behar du aukera jantokien gestioaz erabakitzeko".

Sortzeneko Olatz Egigurenek esan du "jantokien gaia lehentasunezkoa" dela. Elikadura egokia, osasuna, ingurumena eta bertako nekazaritza sustatzeaz gainera, bere iritziz, ikastetxe bakoitzean jantoki bat edukitzeak lagundu egin dezake elkarbizitzan eta euskararen zabalkundean sakontzen.

Erlazionatuak

Durangaldeko 9 eskola jantokien gestioaz erabaki ahal izatea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Durangaldea

Berton Bertokoa dinamikako kideak Bilbon egon dira gaur, euren eskaera Eusko Jaurlaritzan erregistratzen.
Durangaldeko hainbat artzainek atxikimendua eman diote Berton Bertokoa dinamikari

Durangaldea

Eskola jantokietan bertako produktuak eta sasoikoak jatearen aldeko plataformari babesa eskainiko diote.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.