Hasi da Durangaldeko maketa lehiaketaren izen ematea

Anboto 2016ko urr. 3a, 14:00
Desore taldeak irabazi zuen iazko maketa lehiaketa.

Azaroaren 11ra arte eman daiteke izena Durangaldeko maketa lehiaketan parte hartzeko. Izena emateko interesa duten taldeek www.ametxgazteria.net webgunean deskargatu dezakete inskripzio orria, eta besteak beste, hiru kanta aurkeztu beharko dituzte.

Izena ematen duten talde guztietatik bederatzi aukeratuko ditu epaimahaiak, eta azaroaren 16an emango dute jakitera zeintzuk diren finalera ailegatuko diren taldeak. Hautatzen dituzten taldeek Zelaieta zentroko kontzertu gelan joko dute, eta bi sari banatuko ditu epaimahaiak: 1.500 euroko saria jasoko du talderik onenak, eta 500 eurokoa euskarazko kantarik onena aurkezten duen taldeak.

Zornotzako, Abadiñoko, Durangoko eta Iurretako udaletako gazteria sailek antolatu dute Durangaldeko maketa lehiaketaren laugarren edizioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!