Bizkaiko kostaldea konkistatu dute DKTko Mimenza, San Miguel, Kortazar eta Ruak

Anboto 2016ko ira. 26a, 15:48

Ezkerritik eskumara: Ekaitz Kortazar, Aitor Mimenza eta Ibon San Miguel helmugan (Argazkia: lea-artibaietamutriku.hitza.eus)

Aitor Mimenza elorriarra buru dela, Durango Kirol Taldeko laukotea jaun eta jabe izan da Ondarroa-Lekeitio lasterketan.

Ondarroa-Lekeitio kostaldeko lasterketako lehenengo aldian errepikatzea gatxa izango den marka utzi dute Durango Kirol Taldeko korrikalariek. Aurreneko lau sailkatuak DKTkoak izan dira. Zapatuko lasterketa Aitor Mimenza elorriarrak irabazi zuen (49.57). Ibon San Miguel (50.24) eta Ekaitz Kortazarrek (51.05) osatu zuten podiuma eta David Rua sailkatu zen hirukoaren atzetik: 52.40.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!