Ohorezko Maila hasteko, garaipen bi eta berdinketa bat

Anboto 2016ko ira. 19a, 12:28

Zaldibarren Zalduako talde denetako jokalari eta kideekin ateratako familia argazkia. (Argazkia: Facebook: ZalduaF.T.)

Elorriok eta Iurretakok garaipen banagaz hasi dute denboraldia. Zalduak puntu bat batu du bere estreinaldian.

Zaldibarko Zaldua futbol taldeak klubaren ibilbideko lehenengo partidua jokatu zuen Ohorezko Mailan iragan asteburuan. Abantoren kontra husna berdindu zuen Solobarrian. Partidu amaieran klubeko hamaika taldeen aurkezpen ofiziala egin zuten 200 neska-mutilekin.

Iurretak eta Elorriok ere etxean hasi zuten denboraldia. Iurretakok nahiko erraz hartu zuen mendean Loiu: 3-0. Ander Zenitagoia, Adei Macias eta Ander Jauregi izan ziren goleatzaileak. Elorriok 2-1 irabazi zion Lekeitiori. Peru Aresti eta Jon Sordoren golei esker irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!