Maialen Aramendiak brontzezko domina bi irabazi ditu Espainiako txapelketan

Anboto 2016ko ira. 5a, 09:30
Maialen Aramendia Nafarroako selekzioko elastikoagaz. (Argazkia: Espainiako Txirrindularitza Federazioa)

Iurretako CAF Engineering taldeko nafarrak hirugarren amaitu ditu errepideko zein erlojueko probak Reinosan (Kantabria) jokatutako junior mailako Espainiako txapelketan.

12 kilometroko erlojupekoan Miriam Gardachal eta Sara Martin izan zituen aurretik. Aramendia irabazlearengandik 33 segundora geratu zen. Errepideko lasterketan, berriz, bost laguneko ihesaldi batean sartu zen 50 bat kilometroren faltan eta taldeak helmugara arteko bidea egin zuen. Sara Martin izan zen indartsuena azken metroetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!