Espainiako Itzulia Durangaldetik igaro da

Anboto 2016ko ira. 2a, 13:04

Aurreikusitako ordutegitik atzerapen apur bategaz, 12:45 inguruan igaro da Iurretatik.

Bilbon hasi da gaurko etapa eta Urdax-Dantxarinean (Nafarroa) amaituko da. Espainiako Itzuliko etaparik luzeena da (212 km). N-634 errepidetik Zornotza, Iurreta, Berriz, Zaldibar eta Mallabiatik (Areitio gainetik) igaro dira. Iurretan jende dezente batu da txirrindulariak animatzeko.

Tropela Iurretatik igaro den unea:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!