Espainiako Itzulia eskualdetik igaroko da bihar

Anboto 2016ko ira. 1a, 09:40

Espainiako Itzuliko etaparik luzeena (213 km) Durangaldeko hainbat herritatik igaroko da bihar.

Bilbo eta Urdax-Dantxarinea (Nafarroa) lotuko dituen etapako hasierako kilometroetan Zornotza, Iurreta, Berriz eta Zaldibar igaroko dituzte N-634 errepidetik. Iurretatik 12:35 inguruan igaroko dira antolakuntzaren kalkuluen arabera. Biharko etapan zehar hirugarren mailako lau mendate igoko dituzte: Igeldo, Aritxulegi, Agiña eta Lizaieta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!