Udako argazki lehiaketa 2016

Udako argazki lehiaketa

Anboto 2016ko uzt. 18a, 12:17

ANBOTOren irakurleok makina bat argazki aterako duzue uda honetan. Udako argazki lehiaketa berrikuntzaz beteta dator.

Aurten, bost kategoriatan parte hartzeko aukera egongo da: Durangaldeko argazkirik onena, Durangaldetik kanpoko argazkirik onena ,“selfie”-rik onena, argazkirik freskoena eta argazkirik umoretsuena.

Munduko edozein tokitatik igo edo bidali ahal izango dira argazkiak, anboto.org webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez. Argazki bakoitza dagokion kategoriako (albiste honen beheko aldean agertzen dira bost kategoriak) atalera igo behar da. Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak edo edozein udatakoak izan daitezke.

Parte-hartzaile bakoitzak 10 argazki aurkeztu ditzake gehienez. Kategoria bakoitzeko bi. Lehiakideek norbanako moduan parte hartu beharko dute. Hau da, taldeka ezingo da parte hartu. Kategoria bakoitzeko saria asteburupasa bat izango da. anboto.org webgunearen bidez, publikoaren botoei esker publikoaren saria eskuratzeko aukera izango da. Plateruenean asteburuko menu bi irabaziko ditu kategoria guztien artean publikoaren iritziz udako argazkirik onena ateratzen duenak. Lehiaketan parte hartzeko epea, gaurtik, uztailaren 18tik 2016ko irailaren 30era, 12:00etara, izango da. (Lehiaketako oinarriak)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!