1. Oinarriak
Parte hartzeko nahikoa da argazki-kamerarekin edo sakelako telefonoarekin 5 kategoria hauetako baten sailkatu daitekeen argazkia ateratzea:
Honako hauek dira aurtengo kategoriak:
- ESKUALDEKO argazkirik onena
- DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onena
- “SELFIE”-rik onena
- Argazkirik FRESKOENA
- Argazkirik UMORETSUENA
Munduko edozein tokitik igo edo bidali ahal izango duzu. Argazkiak anboto.org webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira. Argazki bakoitza dagokion kategoriako atalera igo behar da. Gehienez, kategoria bakoitzeko bi argazki igo ahalko dira.
2. Parte-hartzaileak
18 urtetik gorako pertsona orok parte hartu dezake lehiaketa honetan.
3. Parte hartzeko baldintzak
- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak zein edozein udakoak izan daitezke.
- Parte-hartzaile bakoitzak 10 argazki aurkeztu ditzake gehienez. Kategoria bakoitzeko bi.
- Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo, behintzat, aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo.
- Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak bidali.
- Epaimahaiak erabakiko du igorriko diren irudi guztietatik zeintzuk diren irabazleak. Atal bakoitzetik saritu
bat egongo da.
- Publikoaren botoei esker, 5 kategorietan parte hartzen duten argazkien artean, boto gehien jasotzen dituen argazkiak PUBLIKOAREN SARIA jasoko du.
- Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin.
- Honekin batera, egilearen izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dira.
- Mezu iraingarriak eta genero ikuspegia errespetatzen ez dituzten argazkiak ez dira onartuko.
4. Argazkiak aurkezteko epea
Lehiaketan parte hartzeko epea uztailaren 18tik 2016ko irailaren 30era, (eguerdiko 12:00etara) izango da.
5. Epaimahaia
Epaimahaia Anboto astekariko 2 kidek eta Durangaldeko 2 argazkilarik osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia ezingo da eztabaidatu edo ezingo zaio gaitziritzi.
Webgune bidezko bozketa, publikoaren saria, urriaren 1etik 13ra izango da, behin argazki guztiak jasotakoan.
Urriaren 14an, www.anboto.org webgunean eta paperezkoan emango da horren irabazleen berri. Honez gain, telefonoz ere emango zaie erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango du irabazleak deiari edo gure mezuei erantzuteko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio.
6. Sariak
Argazkiaren kalitate artistikoa eta kategoriari ondo egokitzea sarituko dira. 5 KATEGORIA hauetan:
- ESKUALDEKO argazkirik onena
- DURANGALDETIK KANPOKO argazkirik onena
- “SELFIE”-rik onena
- Argazkirik FRESKOENA
- Argazkirik UMORETSUENA
Kategoria bakoitzean sari bat banatuko da: ASTEBURU PASA ZORAGARRIA. Parte-hartzaile bakoitzak sari bat baino gehiago lor dezake.
7. Publikoaren saria
Kategoria bakoitzean boto bakarra eman daiteke. Pertsona batek behin bakarrik bozkatu dezake kategoria bakoitzean. Botorik gehien jasotzen duen argazkiak irabaziko du publikoaren saria.
8. Sariak jasotzen dituzten eta jasotzen ez dituzten argazkiak
ANBOTO ez da jasotako argazkien jabe izango. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du bere argazkiak ANBOTOk erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz.
9. Onespena
2016ko Udako Argazki Digitalen Lehiaketan esku hartzeak esan nahi du oinarri hauek osorik onartzen direla.