Txirrindularitza ulertzeko eredu bi, ingelesa eta euskalduna, elkarrengandik ikasten

Anboto 2016ko uzt. 7a, 13:00

Erresuma Batuko zortzi txirrindulari gazte Durangaldean dira egunotan. Ondoren, hemengo bost txirrindulari izango dira Ingalaterra edo Eskoziara joango direnak. Duranguesa txirrindulari elkarteak orain zortzi urte hasitako txirrindulari-trukeak ziklismoa ulertzeko eredu biri elkarrengandik ikasteko aukera eskaintzen die urtero.

Eredu ingelesa emaitzei begirakoa da, gazte gaztetatik: “Han gehiago estutzen dituzte gaztetatik. Ohituta daude Belgikan maila handiko lasterketetan parte hartzera. Horregatik, adin hauetan eginago egoten dira”, dio Duranguesako Ibon Atxotegik. Horren adierazle da joan zen asteburuan Zaldibarren lehiatutako proba. Ihesaldi nagusiko 15 txirrindularietatik 13 ingelesak izan ziren. Etapa garaipenak eta aurreneko postu denek ere izen-abizen ingelesak zituzten.

Euskal Herrian txirrindulariak hezteko eta egiteko erabiltzen duten eredua, aldiz, etorkizunera begirakoa da: “Hemen eredu progresiboagoa erabiltzen dugu”, Atxotegiren esanetan. Erresuma Batura 15 egunerako joango diren txirrindulariak Peru Barañano, Txomin Munitxa, Peio Ugarte, Euken Ertzilla eta Markel Rodriguez izango dira.

Batzuek zein besteek 15 eta 18 urte artean dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!