Arabako Aldundiak Durango-Gasteiz autobus linearako ordutegi berria proposatu du, eta EH Bilduk gaia landu gura du herritarrekin. "Uste dugu durangarren ikuspegitik zer esanik badaukagula, bereziki, zerbitzu honen gabeziak kontutan izanik". Horretarako, batzar zabala deitu dute biharko, eguaztena, 19:30ean Pinondo Etxean. "Udalak ez duenez egingo, guk jasoko ditugu herritarren iritziak eta Foru Aldundira helarazi".
Orain arte, lineak zazpi bidaia egin izan ditu aste barruan (zazpina joanekoan zein etorrikoan), eta lau asteburuetan. Hemendik aurrera, hamar eta bost izatea, hurrenez hurren, proposatu du aldundi arabarrak.
Autobus linea horrek kexa asko jaso izan ditu Durangaldeko erabiltzaileen partetik. Maiztasuna handitzea eta eta zerbitzua hobetzea dira eskaeretako batzuk, sarri bidaiatu ezinik geratu baitira matxura eta atzerapenengatik.