Elorrion eta Durangon errugbia protagonista

Anboto 2016ko eka. 16a, 11:45

Elorrion errugbi taldea sortu zeneko 35. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute zapatuan. Egun berean, Errugbi Eguna egingo dute Durangon.

Elorrion umeentzako ekimenagaz hasiko dute ospakizun eguna. 10:00etatik 12:00etara, errugbi tag modalitateetan partidutxoak jokatuko dituzte errugbi zelaian, eta 14:00etan gaztetxo denek plazan bazkalduko dute. 15:00etan nagusientzako rugby tag txapelketa hasiko da. 19:00etako poteoaren ostean, 21:30ean afaritara batuko dira. Txartelak Parran erosi daitezke ekainaren 18ra arte.

Durangon, 11:00etatik aurrera, lagunarteko partiduak antolatu ditu DRTk, eta ondoren bazkaritara batuko dira. Bestalde, oraintsu antolatu duten rugby tag topaketan 1.534 gaztetxok parte hartu dute, eta Nissan Gaursak kopuru hori eurotan eman dio Rio de Oro elkarteari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!