Errekondoren liburuan oinarrituta, Euskal Herriko zortzi marrazkilarik egindako lana biltzen du Altza porru komikiak. Antton Olariaga, Asisko, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu, Mattin, Joseba Larretxe, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa marrazkilariek parte hartu dute komikia sortzen. Egileen berbetan, umorea da lan honen osagai nagusia.
Gaur, 18:00ean, Hernaniko Karabeleko ekonekazaritza etxaldean egingo dute liburuaren aurkezpen jaia. Jakoba Errekondok, Maialen Lujanbiok eta Idoia Torregaraik hartuko dute berba aurkezpenean. Izan ere, Lujanbiok idatzi du komikiaren atarikoa, eta Torregaraik egin du Errekondoren profila.
Gaurko aurkezpenean zehar, bestalde, Altza porru komikiari loturiko marrazkiak egiten ibiliko dira proiektuan parte hartu duten marrazkilariak.
Ale bi zozkatuko ditu ANBOTOk
Altza porru komikiaren zozketan parte hartu gura badozu, bidali mezua zozketa@anboto.org helbidera, edo deitu 94-6217902 telefono zenbakira.