Zaintzaileen inguruko dokumental bat emango dute eguaztenean

Anboto 2016ko eka. 6a, 09:23
Zaindu programaren aurkezpena, urrian.

Mendekotasuna dutenak zaintzen dituzten senideei laguntzeko, Zaindu programa lantzen dute Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak.

Programaren baitan, hainbat tailer eta berbaldi edukitzen dituzte, euren egunerokoa errazago eramateko. Horren baitan, Oscar Tejedorrek zuzendutako Cuidadores dokumentala eskainiko dute eguaztenean, 17:00etan, Durangoko Adinekoen Udal Egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!