Euskadi, Venezuela eta Argentinako emakumeen senior mailako selekzioek Basket Basque Tour izeneko nazioarteko txapelketa jokatuko dute Durangon eta Zornotzan. Ekainaren 3an, 19:30ean, Euskadik Venezuelaren kontra jokatuko du Durangoko Landako kiroldegian. Ekainaren 4an, 17:00etan, toki berean, Argentina eta Venezuela neurtuko dira. Hurrengo egunean, ekainaren 5ean, Zornotzako Larrea kiroldegiak hartuko du erreleboa eta Euskadi-Argentina norgehiagoka ikusteko aukera egongo da 12.00etatik aurrera. Euskadiko selekzioa Jon Txakartegik zuzenduko du.
Txapelketaren gaineko xehetasun denak datorren astelehenerako deitu duten prentsaurrekoan jakinaraziko dituzte.