Eskolarteko txapelketaren finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda osatua dago, eta Durangaldeak ordezkaritza zabala izango da Getxoko Fadura kiroldegiko saio horretan. Finalerako sailkatu den zortzikotearen barruan daude Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka eta Txaber Altube Durangaldeko bertsolariak.