70 txirrindularik osatzen dute Durangaldeko Bizikleta Eskola

Anboto 2016ko mai. 9a, 10:32

Bariku arratsaldean aurkeztu zuten 70 txirrindularik osatzen duten Durangaldeko Bizikleta Eskola.

Durangaldeko Bizikleta eskola osatzen duten lau elkarteko  (Abadiño, Durango, Elorrio eta Iurreta Emakumeen Bira) txirrindulariak aurkeztu zituzten aurreko barikuan. Traña-Matienako Errota Kultur Etxean egin zen aurkezpenean eskolarteko taldeak, mutil eta nesken kadete eta gazte mailako taldeak eta afizionatu mailako txirrindulariak aurkeztu ziren

Txirrindularitza Durangaldean sustatzea duen elkarte honetan dauden txirrindulari taldeak ondorengo hauek dira: Durangaldeko Bizikleta Eskola, Gaursa Renault, Caff Turkey Engineering, Bestealde La Tostadora eta Eiser Inforlur.

Prentsa ohar baten Durangaldeko Bizikleta Eskolako kideek adierazi dutenez, proiektu hau handitzen joatea eta denen artean elkarlanean lan egitea dute helburu.

Ona hemen Durangaldeko Bizikleta Eskolakoek egindako aurkezpen bideoa:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!