Asteburuan ekingo dio Bizkaiko herriarteko txapelketak

Anboto 2016ko api. 28a, 16:36

Abadiño, Axondo, Elorrio, Iurreta eta Zornotzako taldeak izango dira Durangaldeko ordezkariak.

Bihar ekingo dio Bizkaiko klubarteko pilota txapelketak. Txapelketa honetan, klub batzuek lehen kanporaketan hasiko dira, eta beste batzuk bigarrenean batuko zaizkie. Lehen eliminatoria honetan, Durangaldeko hiru taldeek barikuan jokatuko dute, arratsaldeko 19:00etan. Atxondok Usansolo hartuko du etxean, Elorriok Orozko eta Iurreta Zeanurira joango da bisitan. Bigarren kanporaketan sartuko dira lehian Zornotza eta Abadiñoko taldeak.

Aurtengo berezitasunen artean Elorrioko taldearen parte hartzea eta Mallabiako taldearen huts egitea daude. Final handia ekainaren 26an ospatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!