Bronzini italiarrarentzat Birako etapa eta Johanssonek lider darrai

Anboto 2016ko api. 16a, 20:09

Giorgia Bronzini italiarrak esprintean irabazi du gaurko etapa Berriatuan. Onenak batera heldu dira eta Johanssonek lider darrai.Bihar amaituko da Emakumeen Bira.

Berriatuan hasi eta amaitu da gaurko etapa (105 km). 39 txirrindulariko taldetxoan Giorgia Bronzini izan da azkarrena. Sailkapen nagusiko onenak batera heldu dira eta Emma Johanssonek gero eta gertuago du Emakumeen Birako bigarren bider irabaztea. Gaur ere Ane Santesteban izan da euskaldunik onena. Onenen taldean heldu da. Sailkapen orokorrean aurreneko hamarren artean dago errenteriarra.

Domekako azken etapa Portugaleten — Ballonti etorbidean—, izango da. 75 kilometrotan zehar, sailkapen nagusirako borrokan dabiltzanek Las Muñecas eta Saltacaballos-erako igoeretan izango dituzte aurkariari min egiteko azken aukerak.

 

SAILKAPEN OROKORRA

1- Emma Johansson.................................. 7.40.30

2- Megan Guarnier.................................... 25 segundora

3- Carmen Small....................................... 28ra

4- Elisa Longo.......................................... 29ra

5- Ashleigh Moolman................................ 31ra

....

10- Ane Santesteban (ALE)...................... 1.03ra

 

EUSKALDUNEN SAILKAPENA

1- Ane Santesteban (ALE)........................... 7.41.33

2- Eider Merino (LTK).................................. 1.24ra

3- Lourdes Oyarbide (BPD).......................... 9.21era

4- Lierni Lekuona (BPD)................................ 16.35era

5- Dorleta Eskamendi (SPA)......................... 17.05era

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!