Legebiltzarrak hartutako konpromisoaren berri eman die EH Bilduk Birako antolatzaileei

Anboto 2016ko api. 16a, 11:21

Atzo Emakumeen Birako Urkiolako etapa bertatik bertara jarraitu zuten eta antolatzaileekin batu ziren.

EH Bilduko ordezkari talde bat (legebiltzarkideak, Durangaldeko Mankomunitateko presidentea eta hainbat herritako zinegotzi zein alkate) Urkiolan izan ziren atzo Emakumeen Birako etapa amaiera ikusteko. "Antolatzaileekin eta txirrindulariekin harreman zuzena izateko joan gara, azken hilabete guztietan eurekin harremanetan izan garen moduan, haien interesak, kezkak eta beharrak ezagutzeko", adierazi dute prentsa ohar batean.

Antolatzaileekin izan ziren. Herenegun Eusko Legebiltzarrean lortutako legez besteko proposamena eraman zieten, "hurrengo urteetan ETBk Biraren jarraipena egiteko hitzarmenaren konpromisoarekin". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!