Johanssonek irabazi du Urkiolako etapa eta lider jarri da

Anboto 2016ko api. 15a, 19:04

Suediarra sasoian dago. Atzo Eskoriatzako etapa irabazi zuen eta gaur ere bera izan da garaile Urkiolan.

Urkiolako azken igoeran —Otxandiotik— erabaki da dena. Ordura arte tropela batera joan da. Azken aldapak dena hautsi du eta txirrindulariak banan heldu dira helmugara. Emma Johansson izan da azkarrena eta Emakumeen Birako lider jarri da. Gaur, Megan Guarnier eta Elisa Longo sartu dira bigarren eta hirugarren tokian eta sailkapen orokorrean ere postu horietan kokatu dira. Ane Santesteban da euskaldunik onena.

 

GAURKO ETAPA

1- Emma Johansson………………….. 2.51.57

2- Megan Guarnier…………………… 1 segundora

3- Elisa Longo……………………..….. 4

4- Ashleigh Moolman…………….….. 5

5- Ganna Solovel………………..…… 7

 

SAILKAPEN OROKORRA

1- Emma Johansson……………… 4.54.25

2- Megan Guarnier………………… 20 segundora

3- Elisa Longo…………….………. 24

4- Ashleigh Moolman…….………. 26

5- Carmen Small……………….…. 29

 

EUSKALDUNEN SAILKAPENA

1- Ane Santesteban…………….. 4.55.23

2- Eider Merino………………….. 1.24ra

3- Lourdes Oyarbide…….….……3.26

 

Txirrindulariak helmugara heldu berritan: (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

 

 

Urkiolako helmugan: Emma Johansson eskuman eta Elisa Longo erdian. Baita Giorgia Bronzini, Dani King eta Mayuko Hagiwara ere (Aragazkia:@EEmakumeenBira)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!