Araitz Villa eta June Arbeo zazpigarren eta zortzigarren Espainiako iraupen-lasterketa txapelketan

Anboto 2016ko api. 12a, 16:30

Durangaldea Running taldeko hiru lasterkariek emaitza onak lortu dituzte Maian ospatu diren Portugal eta Espainiako iraupen-lasterketa txapelketetan.

Emakumezkoen mailan, 5000 metroko gazteen mailan Araitz Villak zazpigarren postua lortu zuen 19:52ko marka ezarriz. June Arbeo bere ostean sailkatu zen 20:06ko denborarekin. Bestalde, gizonezkoetan David Garciak 10.000 metroko B proba lehiatu zuen, hamazazpigarren postuan bukatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!