Oier Ariznabarretak zortzigarren postua lortu du Espainiako duatloi txapelketan

Anboto 2016ko api. 5a, 17:32

Pasa den asteburuan, Cerdanyola del Vallès-en, Espainiako Duatloi Txapelketa burutu zen eta bertan izan ziren Mugarra Triatloi Taldeko Oier Ariznabarreta, Txela Bereziartua eta Paul Bereziartua.

 

Oier Ariznabarretak elite mailako zortzigarren postua lortu zuen bertan. Kadete mailari dagokionez, Paul Bereziartua bederatzigarren helmugaratu zen. Azkenik, bere aita den Txela Bereziartuak, 45-49 urteko kategorian zortzigarren postuan heldu zen.
Bestalde, larunbatean Gernikako XXI. Duatloia ere izan zen Gernikan. Bertan, Santander Triatloi taldean ari den Gorka bizkarra seigarren izan zen. Emakumezkoei dagokienez, 23 urtez azpikoetan Irene Loizatek irabazi zuen saria eta kadete mailan Nerea Fernandezek bigarren postua eta Irene Gallastegik hirugarrena lortu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!