Apirilaren 7an eta 8an, goizetan Elorrioko ikastetxeetan hainbat emanaldi eskaini eta gero, Duragoko Liburutegian eta Elorrioko Ateneoan izango dira ahozko literaturaren hitzorduak: May Gorostiaga euskaldunaren eta Kamel Zouaoui aljeriarraren istorioak entzun ahalko dira Durangoko liburutegian, 19:00etan; eta Gorostiaga eta Zouaoui ezezik, Nicolas Lubo kolonbiarra, Ekuatore Gineako Bonaí Capote eta Sandra Rossi argentinarra ere arituko dira, 22:00etan, Ateneoan.
Munduko Kontalarien hamaikagarren jaialdia amaitzeko, bestalde, May Gorostiagaren eta Nicolas Luboren istorioek hartuko dute, 20:00etan, Berrizko Kultur Etxea.