Martin Urrutia eta Aitziber Urrutiak Euskal Herriko bloke txapelketa irabazi dute

Anboto 2016ko mar. 17a, 17:14

Martin Urrutia podiumaren erdian.

Biak Elorrioko Erdella Mendizale Taldeko eskalada taldeko gazteak dira. Jone Garitaonandia eta Borja Bernalte azpitxapeldun geratu dira eta Marta Kamarak, 15 urtegaz, hirugarren postu harrigarria lortu du maila absolutuan.

Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, Euskal Herriko Bloke Txapelketa eta Bizkaiko Opena jokatu zituzten joan zen zapatuan Bilboko Piugaz boulderrean. Elorrioko ErdellaMT-ko eskalada taldeak hainbat ordezkari izan zituen eta gazte mailetan emaitza bikainak lortu zituzten.

Aitziber Urrutia 16 urtez azpikoan eta Martin Urrutia 18 urtez azpikoan Euskal Herriko txapeldun geratu ziren eta Bizkaiko opena ere irabazi zuten. 14 urtez azpikoan, berriz, Jone Garitaonandia nesketan eta Borja Bernalte mutiletan Euskal Herriko azpitxapeldun geratu ziren (irabazle Bizkaia mailan).

Aparteko aipamena merezi du Marta Kamararen lanak. 15 urtegaz maila absolutuan parte hartu eta Euskal Herriko txapelketako podiumera igotzea lortu zuen hirugarren postuan. Bizkaiko bigarrena izan zen.

Gaztetxoenen artean ere badago nor goraipatu. 12 urtez azpikoan Ainhize Belar Bizkaiko lehenengo postuan geratu zen eta Amaia Gaubeka hirugarren.

 

Aitziber Urrutia podiumaren erdian:

 

Marta Kamara, 15 urtegaz, maila absolutuko hirugarren tokian sailkatu zen:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!