Gurtubai elorriarrak ekoitziriko 'Pikadero', Durangaldeko zinemetan

Anboto 2016ko mar. 2a, 09:00

Barikuan estreinatuko dute EAEko zinemetan Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu eta Irune Gurtubai elorriarrak ekoitzi duten Pikadero filma. Hiriburuetan eta Durangon emango dute, martxoaren 4tik aurrera, eta beste herri askotan ere zabalduko dute, horren ostean.

Irune Gurtubai filmaren ekoizle elorrirrak azaldu duenez, martxoaren 4tik 8ra emango dute filma Durangoko Zugaza zineman; eta Elorrioko Arriolan, martxoaren 19, 20 eta 21ean.

Irailean, Donostiako Zinemaldian, estreinatu eta gero, munduko beste 20 zinema jaialditan erakutsi dute Pikadero, eta hainbat sari eskuratu dituzte, gainera: FIPRESCI sariketan, eta Zurich eta Kieveko zinema jaialdietan goraipatu dute filma. "Kritikak zein publikoak ere oso ondo hartu du", azpimarratu du Gurtubai elorriarrak.

Barbara Goenagak eta Joseba Usabiagak antzezten duten bikotearen maitasun harremana kontatzen du filmak, eta Durangaldeko paisaia ezagunetan kokaturik dago istorioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!