150 lagunek Gorka Fraile askatzea eskatu dute Badajozeko kartzelan

Anboto 2016ko ots. 20a, 11:47

Argazkia: @beo2de

Ezker Abertzaleak deituta, Espainiako espetxeetara martxak egon dira gaur, presoen etxeratzea eskatzeko. Durangaldeko herri gehienetatik Badajozera joan dira; han dago Gorka Fraile durangarra, larriki gaixorik. Zornotzarrak Algecirasera joan dira.

Durangaldetik hiru autobus joan dira Badajozera, atzo gauerdian irtenda. Gaur goizean heldu dira, eta aldarrikapenez aparte, txalaparta, trikitixa eta puxikak eroan dituzte, barruan daudenek euren oihua entzun asmoz. Baina, Guardia Zibilek ez diete utzi kartzela atarira hurreratzen, eta pare bat kilometrora egin dute kontzentrazioa.

Ezker Abertzalea Abian prozesuan murgilduta dago, eta horren baitan kokatu dute martxen ekimena. Presoek eztabaidan “behar bezala” parte hartu ahal izatea ere eskatu dute martxetan. 

Jarraian, Aittu hedabideak egindako bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!