Chapito antzerki taldeak konplexurik bako 'Edipo' dakargu Durangaldera

Anboto 2016ko ots. 18a, 18:15

Barikuan, Elorrioko Arriolan (22:00etan), eta domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean (19:00etan), Portugalgo Companhia do Chapito taldeak 'Edipo' antzezlana eskainiko du. Tragedia klasikoa ikuspuntu umoretsu batetik landu dute artista portugaldarrek.

Tiago Vieigas, Marta Cerqueira eta Jorge Cruz dira Chapito talde portugaldarraren Edipo obraren protagonistak: soinean jantzi berezirik ez daramaten hiru aktore. Eszenografia eta musikarik bako ikuskizuna da, asteburuan, Durangaldean eskainiko duten hau, eta aktoreen gorputzen mugimenduak eta imajinazioa ditu osagari nagusi. Mimika, clowna eta dantza. Lisboako talde horrek egin ohi duen eran, ikuspuntu umoretsu batetik landu dute Sófoclesen Edipo tragedia klasikoaren bertsio hau. Taldekideen berbetan, “Edipo berrasmatu” dute, “konplexurik barik” jardunda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!