'Anbotoren lagunak': Euskara bultzatu eta abantailak lortzeko modu bat

Anboto 2016ko ots. 15a, 10:30

Kanpainagaz bat egin duten dendek kartel bat dute ikusgai erakusmahaietan, Durangoko Color Plusekoek lez.

Anbotoren lagunen kanpaina berria martxan dago, euskarazko komunikazio proiektua babesten dutenen taldea handitzeko helburuz. Gainera, berrikuntzaz beteta dator: deskontu eta opari ugari eskainiko dira, laguntzaileen esfortzua eskertzeko asmoz. Euskara bultzatu eta abantailak lortzeko modu bat da Anbotoren lagunen taldeko kide izatea. (Lagun egiteko aukeretako bat, hemen)


Deskontuak komertzioetan
Anbotoren lagun egiten direnek 30 euro ipiniko dituzte urtean, eta bueltan, hainbat abantaila izango dituzte eskura. Lagun izendatzen duten txartel berezia jasoko dute etxean, eta hori erabilita, deskontuak edukiko dituzte komertzioetan eta zerbitzuetan.

Jatetxeak, altzari-dendak...
Jatetxeak, altzari-dendak, museoak, gimnasioak, liburu-dendak edota optikak barnebiltzen dira, besteak beste, eskaintzan. Parte diren komertzioen zerrenda osoa etxean jasoko dute lagunek, txartelagaz batera. Ordaintzean txartela erakutsi, eta merkeago aterako zaie erosketa.

Zozketak, hilero
Bestalde, hilero, oparien zozketa bereziak egingo ditu ANBOTOk. Hile hasieran, zozketako sariak zeintzuk izango diren iragarriko du, eta amaieran, irabazleen berri emango du. Otsailean, adibidez, Unamunzaga hortz-klinikako eskuila elektrikoa, Saltsan Katerineko dastaketa, Gau-tu dendako burko biskoelastikoa, Forum Sporteko pultsometroa eta Hitz liburu-dendako disko eta liburu bana dira sariak.
Horrez gainera, ANBOTOn argitaratzen diren iragarki laburretan eta eskeletan deskontuak egongo dira, eta urteko egutegia eta Turismo Gida ere jasoko dute kideek.

Izena emateko?
Beraz, ANBOTO komunikazio proiektua babestuta abantailak lortu gura dutenek oraintxe dute aukera, Anbotoren lagun izanda. Izena ematea erraza da gainera, hauek dira aukerak: 94 681 65 58 telefonora deitzea, lagunak@anboto.org helbide elektronikora idaztea edota formulario hau betetzea.

Axun Moreno elorriarra da lehendik izena emandakoetako bat. “Txartela, Landako optikan eta Itai dendan erabili dut”. Komertzio gehiago batzeko nahia agertu du. Aspaldiko anbotozalea da, eta irakasle lanean prentsa tailerrean erabili izan zuen astekaria.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!