Desore taldeak irabazi du Durangaldeko Maketa Lehiaketa

Anboto 2016ko urt. 18a, 10:34

Desore taldeak irabazi du Durangoko Maketa Lehiaketaren hirugarren edizioko sari nagusia: 1.500 euroko saria. Durangoko Yellow Marsupials eta Hamaika Ikusteko Jaioak taldeek ere jo zuten, barikuan, musika lehiaketa horren finalean.

Lehenengo sariaz gainera, beste sari bi ere eman zituen Durangaldeko Maketa Lehiaketaren epaimahaiak. Hamaika Ikusteko Jaioak taldeak jaso zuen euskarazko kantarik onenaren saria (500 euro), eta uztailean Zornotzako jaietan kontzertua eskaintzeko aukera, Yellow Marsupials durangarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!