Unzuetak Aldundiaren izenean azaldu du deskontuak badaudela A-8ko erabiltzaileentzat, eta horren berri emateko informazio kanpaina bat egingo dutela laster Durangaldean. Gaur egun 7.160 lagun daude izena emanda, eta horietatik 2.034 dira Durangaldekoak.
%2,5 igo da bidesaria. Iurretatik Bilbora, esaterako, 2,14 eurotik 2,18 ordaintzera pasa da aurten, eta deskontuagaz 2,16 ordainduko litzateke. Zentimo bi merkeago bakarrik, beraz.